etxaun iruri (1908-1979)

Pierre Bordazaharre Iruriko Etxahunia etxean sortu zen eta, usadio zaharrari segituz, Etxahun izenez ezagurua da. Gainerako herritarrak bazala, maskarada eta pastoraletako jokülaria izateaz gain, laboraria zen eta haiek ez bezala bertsolaria –koblakaria-, xirularia eta pastoralegile. Hain zuzen, pastoralegile –huntzailia- bezala egindako lana garrantzi haundikoa da, erabar berritu bait zuen pastorala.
Behiala saioren bat edo beste izan bazen ere (Üskaldunak Ibañetan, Atharratze 1908 adibidez), Etxahunek pastoraletako gaiak gure kulturan oinarritu zituen eta hau berrikuntza nabarmena gertatu zen. Kantak ere maizago sarrarazi zituen tarteka-marteka jelkhandietan.
Huek dira berak ondutako pastoralak eta lehendabizikoz emandako herriaren izena: Etxahun koblakaria (Barkoxe, 1953), Matalaz (Eskiula, 1955), Berterretxe (Maule, 1958), Zantxo Azkarra (Gotaine-Iribarne, 1963), De Tréville (Iruri, 1966), Xikito de Cambo (Maule, 1967), Pette Beretter (Gotaine-Iribarne, 1973), Ximena (Atharratze, 1979) eta Iparragirre (Urdiñarbe, 1980).
Bestalde, Etxahun oso kanta ezagunen egilea da, hona hemen bi kanturen bertso bana:


Agur Xiberua
Bazter guzietako xokhorik eijerrena
Agur sor lekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan erditik
Bostetan elki deitzadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi naiz trixterik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zü bezalakorik

============================


Goizian argi astian, ene leiho hegian,
Txori bat pausatzen da eta goratik hasten khantan.
Txori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian
Ene bihotzeko tristüra laister duak aidian.

(txistulari aldizkaritik hartuta)


0537 AGUR XUBEROA (Egilea:ETXAUN IRURI) PASACALLES- XUBEROA[EUSKAL HERRIA] - NAFAR GAITA

0617 AGUR XUBEROA (Egilea:ETXAUN IRURI) TRADIZIONALA- XUBEROA[EUSKAL HERRIA] - NAFAR GAITA

0670 AGUR XUBEROA (Egilea:ETXAUN IRURI) TRADIZIONALA- XUBEROA[EUSKAL HERRIA] - TXISTU

2206 GOIZEAN ARGI HASTEAN (Egilea:ETXAUN IRURI) TRADIZIONALA- -[EUSKAL HERRIA] - NAFAR GAITA

2258 AGUR XUBEROA (Egilea:ETXAUN IRURI) PASACALLES- XUBEROA[EUSKAL HERRIA] - ACORDEON

2786 AGUR XUBEROA (Egilea:ETXAUN IRURI) TRADIZIONALA- XUBEROA[EUSKAL HERRIA] - BESTEAK

3004 AGUR XUBEROA (Egilea:ETXAUN IRURI) PASACALLES- XUBEROA[EUSKAL HERRIA] - FANFARRE